Sakatu Hasiera menua antibirusari buruzko informazioa kontsultatzeko. Konfigurazioak eta zenbait ekintza ere egin ahal izango dituzu. |
Lehenik eta behin, Panda Titanium Antibirusari buruzko informazioa erakusten da. Birus-identifikatzaileen fitxategiaren data, Birus-identifikatzaileen guztizko kopurua eta Eguneratze automatikoa-ren egoera agertzen dira. |
Horrez gain, Etengabeko babesa (Interneteko fitxategiena) aktibo dagoen ala ez jakingo duzu. Lanerako erabiltzen dituzun fitxategi guztiak analizatzeaz arduratzen da, bai eta Interneten bidez iristen zaizkizun mezuak eta bestelako fitxategiak analizatzeaz ere. Halaber, babes horren funtzionamendua ere zehatz dezakezu, Etengabeko babesa konfiguratu aukeraren bidez. |
Oharrek zenbait egoerari buruzko informazioa ematen dizute, eta egoera horiei dagokienez eragiketak egin ditzakezu. Panda Titanium Antibirusa erabiltzeko moduari buruzko xehetasun gehiago ikusi nahi badituzu, sakatu hemen. |