home *** CD-ROM | disk | FTP | other *** search
/ PC World 2000 December / PCWorld_2000-12_cd.bin / Software / Vyzkuste / msjvm / msjavx86.exe / 1069 / RCDATA / LICENSE < prev    next >
Text File  |  2000-10-30  |  6KB  |  31 lines

  1. MICROSOFT MAKINA BIRTUALAREN
  2. AZKEN ERABILTZAILEAREN LIZENTZI KONTRATUA MICROSOFT SOFTWAREARENTZAKO 
  3.  
  4. GARRANTZIZKOA, ARRETAZ IRAKURRI: Microsoft-en azken erabiltzailearen lizentzi kontratu hau ("AELK") lehenago adierazitako Microsoft software produktuarentzako zure (nahiz pertsona nahiz erakunde izan) eta Microsoft Corporation-en arteko kontratu legal bat da; produktuarekin batera sartuz "lineako" edo elektronika bidezko dokumentazioa eta agian ordenadore-softwarea eta beroni lotutako euskarriak eta material inprimatua ("SOFTWARE PRODUKTUA" edo "SOFTWAREA"). SOFTWARE PRODUKTUA instalatzeko, kopiatzeko edo erabiltzeko, AELK honen baldintzak onartzera behartuta zaude. AELK honetako terminoekin ados ez bazaude, ez duzu baimenik SOFTWARE PRODUKTUA erabiltzeko.
  5.  
  6. SOFTWARE-PRODUKTUAREN LIZENTZIA
  7. SOFTWARE-PRODUKTUA copyright-legeek eta nazioarteko copyright-akordioek babesten dute, baita jabetza intelektualarentzat dauden bestelako lege eta akordioek ere. SOFTWARE-PRODUKTUA erabiltzeko lizentzia ematen da, ez da saltzen.
  8.  
  9. 1. LIZENTZI EMATEA. AELK honek ondorengo eskubideak ematen dizkizu:
  10. Instalatu eta erabili. SOFTWARE-PRODUKTU honen nahi adina kopia instalatu eta erabil ditzakezu ondorengo programen kopia lizentziadunarekin dabiltzan ordenadoreetan: Microsoft Windows 95, Microsoft Windows 98, Microsoft Windows NT Workstation 4.0 bertsioa edo berriagoa, Microsoft Windows NT Server 4.0 bertsioa edo berriago, Microsoft Internet Explorer, Java-rako Microsoft SDK, Microsoft Internet Information Server, edo Microsoft Visual J++. SOFTWARE PRODUKTUA bana dezakezu zeure software produktuekin batera, Java-rako Microsoft SDK edo Microsoft Visual J++ produktuen azken erabiltzailearen lizentzia kontratuaren terminoen arabera, beti ere kontuan izanik, Microsoft-en tresna-produktu horien kopia lizentziadunak dituzula, hala behar izanez gero.
  11. Babeskopiak. SOFTWARE PRODUKTUA instalatu duzun ordenadore guztietan SOFTWARE PRODUKTUAren babeskopiak egin ditzakezu.
  12. 2. BESTE ESKUBIDE ETA MUGA BATZUEN AZALPENA.
  13. Ingeniaritza alderantzikatu, deskonpilatu eta desmihiztatzeko mugak. Ez duzu SOFTWARE-PRODUKTUA alderantzikatu, deskonpilatu eta desmihiztatu behar, jarduera hori legeak berak espresuki baimentzen ez badu behintzat eta beti ere legeak markatutako muga gainditu gabe.
  14. Osagaiak banantzea. SOFTWARE-PRODUKTUA produktu bakun gisa lizentziatzen da. Bere osagaiak ez dira ordenadore batean baino gehiagotan erabiltzeko banandu behar. 
  15. SOFTWARE PRODUKTUAren kopia guztietan egon behar dute copyright-agiri guztiak. 
  16. Ezin diezu SOFTWARE PRODUKTUAren kopiarik hirugarrengoei banatu.
  17. Akura. SOFTWARE-PRODUKTU hau ezin da akuran edo errentan eman edo hartu.
  18. Software transferentzia. AELK honen bidez zure eskubide guztiak betiko transferitu ahal izango dituzu, hartzaileak AELK honen terminoak onartzen baditu.
  19. Amaiera. Beste eskubideei kalterik egin gabe, Microsoft-ek AELK hau amaitutzat emango du AELKko baldintza eta terminoak betetzean huts egiten baduzu. Horrela balitz, SOFTWARE-PRODUKTUAren kopia deuseztatu beharko dituzu.
  20. 3. COPYRIGHTa. SOFTWARE PRODUKTUAren titulu eta copyright guztiak eta kopia guztiak Microsoft-enak edo bere hornitzaileenak dira. SOFTWARE-PRODUKTUAren erabileraren bidez atzitzen diren edukiei buruzko titulu eta jabetza intelektualeko eskubide guztiak, edukiaren jabearenak dira, eta copyright-ari edo jabetza intelektualari buruz aplikagarri diren lege edo akordioen babesa dute. AELK honek ez dizu eskubiderik ematen eduki horiek erabiltzeko. 
  21. 4. ESPORTATZEKO MUGAK. Ados zaude ez duzula SOFTWARE-PRODUKTUA esportatu edo berresportatuko beste herrialde batera, ez eta beste pertsona, erakunde edo azken erabiltzaile bati ere, AEBetako esportazio-mugak urratuz. Mugatutako herrialdeen artean sartzen dira gaur-gaurkoz, zerrenda nahitaez itxia ez bada ere, Kuba, Iran, Irak, Libia, Ipar Korea, Sudan, eta Siria. Zuk bermatu eta segurtatu behar duzu ez AEBetako Esportazioen Administrazioko Bulegoak eta ez bestelako agentzia federalen batek ez dizutela esportatzeko pribilegiorik eten, deseman edo ukatu.
  22. 5. JAVA EUSKARRIARI BURUZKO OHARRA. SOFTWARE-PRODUKTUAK JAVAN IDATZITAKO PROGRAMENTZAKO EUSKARRIA IZAN LEZAKE. JAVA TEKNOLOGIA EZ DA HUTSEGITE-TOLERATZAILEA ETA EZ DAGO DISEINATUTA, FABRIKATUTA EDO PRESTATUTA LINEAKO KONTROL-EKIPO GISA ERABILI EDO BIRSALTZEKO HUTSIK GABEKO PERFORMANTZIA ESKATZEN DUTEN INGURUNE ARRISKUTSUETAN, HALA NOLA, ERAGIKETA NUKLEARRETAN, AIREKO NABIGAZIOAN EDO KOMUNIKAZIO-SISTEMETAN, AIREKO TRAFIKO-KONTROLEAN, BIZITZARI EUSTEKO MAKINETAN, EDO ARMA-SISTEMETAN, HAUETAN JAVA TEKNOLOGIAK ZUZENEAN HERIOTZA EKAR BAILEZAKE, EDO JENDEA ZAURITZEA, EDO KALTE FISIKO EDO INGURUNEAREKIKO LARRIAK. ("ARRISKU HANDIKO JARDUERAK"). Sun Microsystems, Inc.-ek kontratupean behartu du Microsoft erantzukizun-ukatze hau egitera
  23. BERMERIK EZ. Microsoft-ek espresuki baztertzen ditu SOFTWARE-PRODUKTUaren berme guztiak. SOFTWARE-PRODUKTUA eta beroni dagokion dokumentazioa "bere horretan" hornitzen dira, inolako bermerik gabe, ez esplizitu eta ez inpliziturik, barne hartuz, baina horretara mugatu gabe, bere komertzializagarritasuna, xede jakin baterako egokitasuna, edo araurik ez urratzea. SOFTWARE-PRODUKTUAren erabileratik edo performantziatik sor litezkeen arrisku guztiak zeure gain hartu beharko dituzu.
  24. ZEHARKAKO KALTEEN ERANTZUKIZUNIK EZ. Microsoft edo bere hornitzaileak inola ere ez dira ezein kalteren erantzule izango, kalteak direnak direla ere (barne hartuz mozkinak galtzeak, lana eteteak, laneko informazioa galtzeak edo bestelako diru-galerak eragindako kalteak, baina horretara mugatu gabe), eta kalte horiek software-produktuaren erabileratik edo erabili ezinetik sortuak izanda ere, Microsoft-ek kalte horiek sortzeko arriskua dagoela jakin arren. Zenbait estatu eta jurisdikziok zeharkako kalteen erantzukizunen esklusio edo mugapenik onartzen ez dutenez, goiko mugapen hori agian ez da zure kasuan aplikatuko.
  25. HAINBAT
  26. Produktu hau Estatu Batuetan eskuratu baduzu, AELK hau Washington-eko Estatuko legeek arautzen dute.
  27. Estatu Batuez kanpo eskuratu baduzu, herrialde horretako legeria aplikatuko da.
  28. AELK honi buruzko galderarik bazenu, edo Microsoft-ekin harremanetan jarri nahi izango bazenu beste arrazoiren batengatik, jarri harremanetan Microsoft-ekin edo idatzi helbide honetara: Microsoft Sales Information Center/One Microsoft Way/Redmond, WA 98052-6399.
  29.  
  30.