Etengabeko babesak fitxategi guztiak etengabe analizatzen ditu eta GUZTIZ KOMENIGARRIA DA aktibatzea.
Lehenespenez, aktibatuta egongo da. Hasiera menuan, Etengabeko babesaren egoera atalean, aktibatuta edo desaktibatuta dagoen adieraziko da. Horrez gain, antibirusaren ataza-barrako ikonoa kolore urdinez (aktibatuta) edo grisez (desaktibatuta) agertuko da. Etengabeko babesaren egoera aldatzeko hau egin dezakezu:
- Hasiera menutik. Sartu menu horretan eta egin klik Etengabeko babesa konfiguratu aukeraren gainean. Barruan zaudenean, hautatu edo garbitu Etengabeko babesa aktibatu (gomendatuta) laukia.
- Windows-eko Ataza-barrako antibirusaren ikonotik. Etengabeko babesa irekita badago, Panda Titanium Antibirusaren ikonoa agertuko da Ataza-barran (erlojuaren ondoan). Saguaren eskuineko botoiarekin ikono honen gainean klik egin behar duzu, eta gero Etengabeko babesa aktibatu laukia hautatu.
- Konfigurazioa menutik. Egin klik Etengabeko babesa konfiguratu aukeraren gainean.
|