7.- Nola bidal dezaket fitxategi susmagarri bat SOS Birus-era.

Panda Titanium Antibirusari esker, hori egitea oso erraza da, bera arduratzen da bidalketa egiteaz. Horretarako, egin urrats hauek:

  1. Zerbitzuak menuan, hautatu Fitxategi susmagarriak bidali (S.O.S. Birusa) aukera.
  2. Zure helbide elektronikoa adierazi laukian, idatzi zure helbide elektronikoa eta ziurtatu ondo idatzi duzula.
  3. Azal iezaguzu oso ARGI eta ZEHATZ Arazoaren deskribapena.
  4. Sakatu Hurrengoa botoia. Bi motatako fitxategiak bidali ahal izango dituzu:

      Fitxategi susmagarriak erantzi. Antibirusak analisia egitean izenez aldatu dituen fitxategiak bidal ditzakezu. Gehienez ere bost hauta ditzakezu.

      Beste fitxategi batzuk gehitu. Bidal iezazkiguzu susmagarritzat jotzen dituzun beste fitxategi batzuk (bost gehienez). Horiek hautatzeko, egin klik gainean (bat baino gehiago hautatzeko, erabili sagua eta CTRL tekla). Ondoren, sakatu Ados botoia.