6.- Zer esan nahi du antibirusak kutsatutako fitxategiak izenez aldatu izateak?

Panda Titanium Antibirusak analisiak egiteko heuristiko deituriko teknika aurreratuak aplikatzen ditu. Horrek esan nahi du jada badauden birusak detektatzeaz gain, antibirusak analizatzen dituen fitxategietan bestelako irregulartasunak ere detekta ditzakeela. Baliteke irregulartasun horiek oraindik detektatu edo desinfektatu ezin den birus berri batek sortuak izatea.

Lehenespenez, zure Panda Titanium Antibirusa irregulartasun horiek dituzten fitxategiak neutralizatzeko gai da. Horretarako, zuk hala nahi baduzu, fitxategi horiei izena aldatuko die.

Antibirusak aukera hori aktibatuta duen ala ez jakiteko edo, behar izanez gero, aldatzeko, egin ezazu honako hau:

  1. Joan Konfigurazioa menura.
  2. Han, hautatu Analisiak konfiguratu aukera.
  3. Jarraian, Fitxategi susmagarriak automatikoki izenez aldatu kontrol-laukia agertuko da.
  4. Hautatuta ez badago, egin klik gainean propietate hori aktibatzeko.