5.- Zer egingo dut antibirusak fitxategi susmagarriak detektatzen baditu?

Fitxategi susmagarriak detektatu baldin badira, bidal itzazu Panda Software-ren Birus Laborategira analiza ditzaten. Birusen aurkako irtenbidea helaraziko dizu, edo fitxategiak ondo daudela dioen ziurtagiria bidaliko dizugu!. Egin ezazu horrela:

  1. Zerbitzuak menuan, hautatu Fitxategi susmagarriak bidali (S.O.S. Birusa) aukera.
  2. Zure helbide elektronikoa adierazi laukian, idatzi zure helbide elektronikoa.
  3. Azal iezaguzu oso ARGI eta ZEHATZ Arazoaren deskribapena.
  4. Sakatu Hurrengoa botoia. Bi motatako fitxategiak bidali ahal izango dituzu:

      Fitxategi susmagarriak erantzi. Antibirusak analisia egitean izenez aldatu dituen fitxategiak bidal ditzakezu.

      Beste fitxategi batzuk gehitu. Bidal iezazkiguzu susmagarritzat jotzen dituzun beste fitxategi batzuk (bost gehienez). Horiek hautatzeko, egin klik gainean. Ondoren, sakatu Ados botoia.