4.- Non lor dezaket birus jakin bati buruzko informazioa?

Txostenek detektatutako eta desinfektatutako birus baten izena erakuts dezakete. Panda Titanium Antibirusak birus bakoitzaren ezaugarri nagusiei buruzko informazioa dauka. Informazio hori kontsultatzeko, egin honako hau:

  1. Joan Hasiera menura.
  2. Hautatu Datu gehiago ikusi aukera.
  3. Pantaila bat agertuko da, eta bertan Birusen zerrenda ikusi aukera hautatu behar duzu.
  4. Birusaren izena atalean, hautatu zein birusi buruzko informazioa ikusi nahi duzun.
  5. Eskuineko laukian (Birusaren deskribapena), birusaren ezaugarri nabarmenenak agertuko dira. Beste edozein birus ere aurki dezakezu, Birusa bilatu atalean bere izena idatziz.

Birus horri buruzko informazio sakonagoa kontsultatu nahi baduzu, joan zaitez Panda Software-ren web orrialdeko Birusen entziklopediara.