3.- Zer da sistema eragilearen analisia egitea?

Birus batzuek, beren ohiko ekintzak egiteaz gain, sistema eragilean zenbait aldaketa egiten dituzte. Aldaketa horiek sistemaren konfigurazioari eragin ohi diote, Windows-eko erregistroan eta beste fitxategietan aldaketak egiten dituzte, etab. Aldaketa horiek guztiek albo-ondorioak izaten dituzte, eta beste programa antibirus batzuekin birusa detektatu eta desinfektatu ondoren ere ez dira desagertzen (izan ere, desinfektatzeak ez du esan nahi sistema berriro ongi konfiguratuko denik).

Hala ere, Panda Titanium Antibirusak EZ DU SOILIK DETEKTATU ETA DESINFEKTATU EGITEN!. Horrez gain, SISTEMA ERAGILEAREN JATORRIZKO KONFIGURAZIOA LEHENERATU EGITEN DU! konfigurazio horri mota horretako birusen batek erasan badio.

Birus-mota honek konfigurazioan egindako aldaketak indargabetu ahal izateko, egin ezazu honako hau:

  1. Panda Titanium Antibirusaren leihoan, sartu Analisi sakona menuan.
  2. Han, hautatu Beste elementu batzuk analizatu... aukera.
  3. Egin klik Sistema eragilea aukeran.