2.- Nola analiza dezaket sistema osoa?

Sistema osoa (ordenagailuko elementu GUZTIAK ) analizatzeko, egin honako urrats hauek:

  1. Panda Titanium Antibirusaren leihoan, hautatu Analisi sakona menua.
  2. Orduan, zure ordenagailuko edozein elementu analizatu ahal izango duzu. Zehazkiago, sistema osoa analizatzeko, Ordenagailu osoa analizatu aukera sakatu behar duzu.

Ordenagailu osoa analizatu aukeran klik egin ondoren, Panda Titanium Antibirusa ordenagailuko elementu guztiak analizatzen hasiko da (memoria, disko gogorrak, disketeak, CD-ROMa, sistema eragilea, posta elektronikoa,...).