Noiz edo noiz larrialdietarako diskoak erabiltzeko premia baduzu zure ordenagailua abiarazi ezin duzulako eta birusik gabeko ingurune batean analizatu nahi duzulako, hauxe da egin behar duzuna:
- Itzali ordenagailua.
- Sartu lehenengo disketea (abiokoa) diskete-unitatean.
- Piztu ordenagailua. Aipaturiko diskotik abiaraziko da.
- Abiarazi duzunean, sistemaren ikur hau agertuko da: (A:\>). Horrek esan nahi du diskete-unitatean zaudela.
- Atera ezazu lehen diskoa diskete-unitatetik eta sartu bigarrena (analisia egitekoa). Disko horrek antibirusa komando-lerroan dauka (PAVCL.EXE fitxategia).
- Ondoren, idatzi honako hau eta sakatu INTRO tekla: PAVCL /ALL /CLV /AEX
- Sartu hirugarren diskoa diskete-unitatean (PAVSIG.CMP fitxategia dauka). Ordenagailu osoaren analisia egingo du.
- Disko gogorrean birusen bat detektatzen bada, sakatu B tekla desinfektatzeko.
|