14.- Zer dira eta nola sortzen dira larrialdietarako diskoak?

Ordenagailua birusik gabeko ingurune batean abiarazi eta analizatzeko hainbat diskete dira. Panda Titanium Antibirusa instalatzerakoan ala geroago sor ditzakezu, jarraian azaltzen den bezala:

  1. Sartu Hasi menuan.
  2. Hautatu Datu gehiago ikusi.
  3. Egin klik Larrialdietarako diskoak sortu aukeran.

    Windows 95/98/Me-rekin::
    1. Sakatu Hasi botoia.
    2. Sartu lehenengo diskoa eta sakatu Ados botoia.
    3. Lehenengo diskoa sortu ondoren, sartu 2.a eta sakatu Ados.
    4. Bigarren diskoa sortu ondoren, sartu 3.a eta sakatu Ados.

    Windows NT 4.0 baduzu:
    1. Hauta itzazu nahi dituzun aukerak eta sakatu Hasi botoia. Abio-sistema desinfektatzeko disketea, Windows NT 4.0 konpontzeko disketea eta Repair Disk-aren eguneratzea.
    2. Sartu lehenengo diskoa eta sakatu Ados botoia.
    3. Amaitutakoan, prozesua ongi burutu dela dioen mezua bistaratuko da.