13.- Zein maiztasunekin eguneratzen da automatikoki nire antibirusa, edo zenbatean behin eguneratu behar dut eskuz?

Egunero egin dezakezu (eguneratze automatikoen kasuan, konexio hau egunero egin beharko litzateke bere kabuz).

Eskuzko eguneratzearen maiztasuna. Zuk egingo duzu (gutxienez ASTEAN BEHIN egitea komeni da, egunero batez beste 20 bat birus berri agertzen baitira). Behar duzunean, egin ezazu hau:

  1. Hautatu Eguneratzea menua.
  2. Hautatu Antibirusa eguneratu, orain! aukera.

Eguneratze automatikoaren maiztasuna. Eguneratze-mota hau egunero egin daiteke (Internetera egunero konektatzen bazara). Antibirusak Interneterako konexioa ezarri dela detektatzen duen bakoitzean eguneratzen saiatuko da, zure lana eten gabe. Eguneratze horiek egiteko, adieraz iezaiozu antibirusari:

  1. Hautatu Eguneratzea menua.
  2. Sakatu Eguneratzeak konfiguratu aukera.
  3. Hautatu Eguneratze automatikoak aktibatu laukia.