6.- Ez onartu eskatu ez duzun fitxategirik berri-taldeetan edo eztabaida-taldeetan zabiltzanean.

Interneti esker informazioa truka daiteke eta berri-taldeen eta eztabaida-taldeen bitartez era guztietako gaiei denbora errealean hitz egin daiteke, hurrenez hurren.

Berri-taldeek, posta-zerrendak ez direnez eta Interneten bidezko beren transmisio-sistema erabiltzen dutenez (NNTP), babes eraginkorra eta etengabekoa behar dute.

Bi sistemek, beste pertsonekin komunikatzeko aukera emateaz gain, fitxategiak transferitzea ere ahalbidetzen dute. Beraz, horiekin kontu handia izan behar da eta konfiantzako bidaltzaile ezagunek bidaltzen dizkiguten fitxategiak bakarrik onartu behar dira.