5.- Saiatu seguruak ez diren Interneteko lekuetatik programak ez jaisten.

Interneteko orrialde askok internauten ordenagailuetara programak eta fitxategiak deskargatzeko aukera ematen dute. Baliteke fitxategi horiek birusek kutsatuta egotea.

Horien fidagarritasuna bermatzen duten adierazle argirik ez dagoenez, bermerik eskaintzen ez diguten web orrialdeetatik programak deskargatzea ekidin behar dugu. Oro har, beren jarduerari eta eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuei buruzko informazio argia ematen duenak leku seguruak izan ohi dira; halaber, argitaletxeek, erakunde ofizialek eta antzerako erakundeek abalatutako orrialdeak ere fidagarriak izan ohi dira.