4.- Ireki aurretik, jasotzen dituzun mezu elektroniko guztiak egiaztatu.

Posta elektronikoa birusek gehien atsegin duten garraiobidea da eta, beraz, kontu handiz erabili behar da.

Jasotako edozein mezu elektronikok birusa izan dezake, baita erantsitako datuen ikurra (klipa izan ohi da) ez badauka ere. Horrez gain, ez da beharrezkoa mezu elektroniko bati erantsitako fitxategia exekutatzea birusak kutsatzeko; sistema batzuetan, nahikoa izaten da mezua irekitzea edo aurrebistaren bidez ikustea ere.

Hori gerta ez dadin, onena espero ez diren mezuak edo ohikoa ez den iturri batetik datozenak analizatzea da. Birusak egon litezkeela adierazten duen seinale bat mezuaren gaia bidaltzaileak normalean erabili ohi ez duen hizkuntza batean egotea da.