2.- Egiaztatu antibirusak laguntza teknikoa, birus berrientzako berehalako konponbidea eta alerta-zerbitzuak ere eskaintzen dituela.

Ondo eguneratutako antibirusa edukitzea birusen aurka borroka egiteko armarik onena den arren, komeni da zerbitzu osagarriak ere edukitzea.

Laguntza teknikoko zerbitzua, bai telefono bidezkoa eta bai posta elektroniko bidezkoa ere, oso lagungarria da birusekin edo antibirusaren funtzionamenduarekin zerikusia duten arazoak edo zalantzak sortzen direnean.

Sortu berria den birus batek zure ordenagailuari erasaten badio, birus berrientzat konponbidea berehala aurkitzen duen zerbitzu bat eduki behar da, ahalik eta lasterren deusezta ditzan.

Beste funtsezko zerbitzu bat birus berri arriskutsuei buruzko alertak dira; adibidez, alerta horiek posta-zerrenden bidez ematen dira.