Birusen aurka babestuta egoteko erarik onena ordenagailuan antibirus ona instalatzea da.
Antibirusak bereziki birusak detektatu eta ezabatzeko diseinatutako programa informatikoak dira. Izan ere, ezagutu egiten dituzte, badakite nolakoak diren eta baita nola deusezta ditzaketen ere.
Hala eta guztiz ere, egunero antibirusek detektatu ezin dituzten 20 birus berri baino gehiago agertzen dira. Birus horiek detektatu eta ezabatzeko, antibirusa sarri eguneratu behar da.
Beraz, programa antibirusen eraginkortasuna, hein handian, eguneratzeko duten gaitasunean datza; onena egunero eguneratzea izango litzateke.
|