15.- Software-fabrikatzaileei, Interneterako sarbidearen hornitzaileei eta argitalpenen editoreei birusen aurkako borrokan esku har dezatela exijitu.

Birusen aurkako borrokan informatikaren sektorean zerikusia duten eraile guztien parte-hartzea behar da: enpresak, azken erabiltzaileak, antibirus-enpresak, komunikabideak, etab.

Internet birusek hedatzeko erabiltzen duten baliabiderik ohikoena denez, Interneterako sarbidearen hornitzaileen kolaborazioa oso garrantzitsua da.

Era berean, software-fabrikatzaileek eta CD-ROMak eskaintzen dituzten argitalpenek birusak ez zabaltzeko neurriak hartzea komeni da.

Horien guztien laguntza baliagarria izango da birusek eragindako kutsaduren arazoa ahalik eta gehien murrizteko.